‘Belaunaldiz-belaunaldiko etxebizitza’ erakusketa Donostian

0

Pasa den ostiralean, MUGAK Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren bigarren edizioa dela eta, ‘Belaunaldiz-belaunaldiko etxebizitza’ erakusketa interaktiboa inauguratu zuten Donostian.

Herritarrek gaur egungo etxebizitza-ereduari buruz gogoeta egin dezaten lortzea da erakusketaren helburu nagusia; hots, gaur egungo etxebizitzak XXI. mendeko bizimodu eta premia berrietara ondo egokitzen diren hausnartzea. Horretarako, erakusketak jolas bat proposatzen die ikusleei, etxebizitza konbentzionalaren hesiak bota ditzaten eta pertsonok eta familiok, askotarikoak den-denok, behar dugun etxebizitza-eredua babestu dezagun. Erakusketa Donostiako Zuloaga plazan dago ikusgai, propio eraikitako zurezko eraikin baten barruan, eta urriaren 27ra arte egongo da zabalik.