Deusto Business Schoolek Praktiken Nazioarteko Azoka antolatu du

0
PRUEBA

Praktiken Nazioarteko Azokaren hirugarren edizioa ospatuko da ostegun honetan Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean.

Donostiako eta Bilboko campusetako graduko eta graduondoko ikasleek enpresa multinazionalak ezagutu eta haiekin lehenengo harremanak edukitzeko aukera izango dute, atzerrian edo nazioarteko kudeaketan praktikak lortzeko. Enpresa horietako batzuek praktiketako hautaketa prozesuak ostegunean bertan hasiko dituzte. Horretarako, goizean, azokan bertan, banakako elkarrizketak antolatuko dira eta arratsaldean ere hainbat dinamika izango dira. Ekitaldi honetan parte hartzen duten enpresak ekonomia, elikadura, aholkularitza eta enpresentzako zerbitzuen sektorekoak dira. Horien artean daude: Angulas Aguinaga, Banco Santander, Basque Trade & Investment, Bolton Food, Boston Consulting Group, Citi, Deloitte, EY, Fundación EDP, Gipuzkoako Ganbera, Hewlett Packard Enterprise (HPE), Hispavista, IMAP Albia Capital, Jobandtalent, KPMG, Lidl, Management Solutions, McKinsey, Nestlé, Onura, P&G, Pepsico, PWC, Reckitt Benckiser, Salto Systems, Simon Kutcher & Partners.

Jardunaldiari hasiera emateko, Sergio Ezamak (Pepsicoko Chief Talent Officer eta CHRO Global Functions and Groups) «My perspective looking back: only if I would have known…» hitzaldia egingo du, 09:00etan, Loiola Centrumean. Ondoren, 10:00etatik 13:30era, ikasleek enpresa multinazionalekin elkarrizketatzeko aukera izango dute, nazioarteko praktikak lortzeko. 14:00etan, «…Recruiting in the Digital Era» mahai ingurua izango da. Hizlari hauek hartuko dute parte:

-Maider Gangoiti, Oral Care eBusiness Leader at P&G.
-Milena Montesinos, VP of Global Operations at Jobandtalent.
-Iván Rosa Rodero, Regional Key Account Manager at Reckitt Beckise.
-Álvaro Zorrilla, EMEA Talent Acquisitions at Hewlett Packard Enterprise.

Deusto Business Schoolek badaki erakundeek erronka berriei egin behar dietela aurre, gure mugen barruan eta haietatik kanpora. Horregatik, azken urteetan nazioarteko ikuspegia duten kudeaketako profil berrien aldeko apustua egin du, enpresek behar berriekin bat datozen nazioko eta nazioarteko hautagaiak aurki ditzaten. Deusto Business Schooleko Lanbide Ibilbide Sailak hainbat jarduera eramaten ditu aurrera, ikasleen enplegagarritasunari laguntzeko: lan merkatura sartzen laguntzeko mintegiak antolatzen ditu (CV eta aurkezpen gutuna, 2.0 praktikak bilatzea, elkarrizketak eta talde dinamikak, elevator pitch…) eta ikasleen curriculumeko eta curriculumaz kanpoko praktikak kudeatzen ditu.