Gipuzkoak eta Bizkaiak 2020. urtera arte luzatu dute hondakinen tratamendurako hitzarmena

0

Gipuzkoako hondakinen tratamendurako lankidetzako hitzarmena 2020. urtera arte luzatzea erabaki du Bizkaiko Foru Aldundiko Kontseiluak.

Luzapenak erabakiaren epealdiari buruzko aurreikuspenen inguruko aldaketa bat ezartzen du, hitzarmena beste urtebetez luzatuko baita, baina tratamendurako kopuru berak (gutxieneko 25.000 tona eta gehieneko 60.000 tona) jasotzen ditu.

Foru erakundeak Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioarekin duen akordioaren luzapena Gipuzkoako erakundeak eskatuta onetsi da, erakunde horrek indarraldia luzatzea eskatu zuelako, Zubietako instalazio berriak abiarazteko gertatuta den atzerakuntzaren ondorioz.

Epea luzatzeak ez ditu aldatzen hasierako hitzarmenaren beste baldintza batzuk, hasierako hitzarmen horretan finkatutako kanon ekonomikoari eusten baitzaio.

Bizkaiko Foru Aldundiak gaur onetsitako erabakia orain Batzar Nagusietara bidaliko da, halako kasuetan jarraitu ohi den prozeduraren bidetik, Batzar Nagusiek berrets dezaten.