Bizkaiko metalgintzako sindikatuak eta patronala datorren astean batzartuko dira

0

Sindikatuen aldarrikapen zerrenda jorratzeko eta jarrerak hurbiltzen saiatzeko asmoz, datorren urriaren 30ean Bizkaiko metalgintza sektoreko sindikatuek eta patronalak bilera egingo dute.

Sindikatuek bilera bat egin zuten joan den asteartean, egoera balioztatzeko eta hurrengo ekintzak aztertzeko, baina oraindik ez dute zehaztu zein mobilizazio egingo dituzten.

Bestalde, asteartean, FVEM Metalgintzako Enpresen Bizkaiko Federazioak Lan Harremanen Kontseiluari eskatu zion sindikatuei helarazteko “prest” zegoela hurrengo astetik aurrera negoziazio mahaian esertzeko, baina sindikatuei adierazi zien jarrera aldatu behar dutela, maiatzaren 10ean aurkeztutako aldarrikapen zerrenda “aldatu ezean”, ez delako hitzarmena sinatzerik izango.

Sindikatuek joan den asteartean urriaren 30ean biltzea proposatu eta gero, FVEMk bilera urriaren 30ean izango dela baieztatu du.