Donostia WeekINN-ek kaleko jardueren zirkuitu bat programatu du

0

Urriaren 26tik 31ra arte garatuko den Donostiako Berrikuntzaren Asteak, Donostia WeekINN deiturikoak, aurtengo ediziorako kaleko jardueren zirkuitu bat prestatu du.

Helburua da donostiarrei hirian, enpresa eta proiektu berritzaileen, ikerketa eta teknologia zentroen eta esparru desberdinetako beste entitateen bidez, garatzen den berrikuntza osoa gerturatzea. WeekINN asteak beste bi jarduera zutabe mantendu ditu, bat enpresei eta profesionalei zuzenduta, eta beste bat, berriz, ikastetxeei zuzenduta. Berrikuntzaren Astearen zehar, Kursaalen Donostia Innovation Challenge antolatuko da, non hiriko 11 ikastetxetako 400 ikasle baino gehiago bilduko diren, eta DonostiaINN sariak hiriko enpresa berritzaileei entregatuko zaizkie.

Ernesto Gasco Ekonomia Sustapeneko zinegotziaren esanetan, “WeekINN astea hirian finkatutako ekitaldia da, aurtengo bere seigarren edizioarekin, eta nabarmendu du berriz Donostia, aspalditik, berrikuntzaren inguru egiten ari den apustua. Donostiarrei gerturatu nahi diegu gure hirian, enpresa eta proiektu berritzaileen, gure ikerketa eta teknologia zentroen eta esparru desberdinetako entitateen bidez, garatzen den berrikuntza osoa. Eta hiriko ikastetxeekin lan egiten dihardugu, gure gazteak berrikuntzarekin lotutako gaitasunetan trebatzeko helburuarekin”