Hiru pertsona atxilotu dituzte Pasai Antxoko lokal batean lapurtzeagatik

0

Atzo goizaldean 19 urtetik 20ra bitarteko hiru gizonezko atxilotu zituzten Pasai Antxon, indarra erabiliz lapurreta egiten harrapatu zituztelako.

Lapurreta atzo, asteartea, goizaldeko lehenengo orduan gertatu zen Pasai Antxoko Blas de Lezo kalean dagoen lokal batean. Hainbat pertsonak deitu zuten hiru pertsona lokal bateko sarbideak behartzen ari zirela esanez. Esandako lekura Pasaiako udaltzainak eta Ertzaintzaren herritarren babeserako patruilak hurbildu ziren. Bertan higiezinaren kanpoaldean zelatan zegoen gizonezko bat identifikatu zuten.

Agenteek egiaztatu ahal izan zutenez, leihoetako bateko kristala hautsita zegoen, eta pertsianak hainbat listoi kenduta zituen. Barrualdea miatu zutenean, agenteek lapurretan ari ziren beste bi gizonezkoak aurkitu zituzten, gela ezberdinetan ezkutatzen ahalegindu baziren ere agenteak iritsi zirela konturatu zirenean. Hiru gizonezkoak, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu zituzten.