Bilboko Udal Etxebizitzek “gazte solidarioen” programaren hamargarren ediziora bideratutako 20 etxebizitzetan UPV/EHUko 40 ikasle eta Deustuko Unibertsitateko 5 biziko dira.
Programa honek udal etxebizitzak eskaintzen ditu, alokairu konpartituko araubidean, prezio sinboliko baten truke: 55 euro hilean pertsona bakoitzeko (argi eta ur gastuak kanpo). Horren truke, ikasleek etxebizitza hauek dauden auzoetan, hau da, Otxarkoagan eta Bilbo Zaharrean, proiektu komunitarioetan parte hartu behar dute, baita kolektibo zaurgarriei babesa emateko programetan ere.
Ekitaldian egon dira Jon Bilbao Etxebizitzako zinegotzia eta Udal Etxebizitzetako presidentea, Itziar de la Fuente Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetako Bulegoko zuzendaria, eta Xabier Murelaga UPV/EHUren Unamuno ikasle-egoitzako zuzendaria.
Edizio berriaren xehetasunak azaldu ondoren, eta udaleko beste kide batzuek lagunduta, programa honetara bideratutako etxebizitzetako bat bisitatu dute, bertan bizi den ikasleak lagunduta. Ikasle honek CREAn egiten du bere lan soziala, hau da, Nazioarteko Elkartasunaren Baliabide Afrikarren Zentroan, Bilbo Zaharra auzoan.