ELA, LAB eta CC. OO. ez dira Osakidetzako Mahai Sektorialera joango

0

ELA, LAB eta CC. OO. sindikatuak jakinarazi dutenez,  azkenean ez dira gaurko bilerara joango, Osakidetzak “edukiz hustu baitu Mahai Sektoriala».

Egoera horren aurrean, sindikatuek esan dute “ez duela zentzurik mahai sektorialetara joateak, gaiak itxita badaude, hor ez baita inolako negoziaziorik egingo».

Beraz, hiru sindikatu horiek Osakidetzari Mahai Sektorialak egoera hobetzeko duen negoziazio-ahalmena itzultzea eskatu diote.