Galdakaoko Ospitaleko bederatzi langile sarna norvegiarrarekin kutsatu dira

0
PRUEBA

Duela egun batzuk Galdakaoko Ospitalean sartu zuten pertsona batek bederatzi langile ‘sarna norvegiarrarekin’ kutsatu ditu.

Kaltetutako langilea identifikatu ostean, tratamendua jarri diete, eta ospitaleak profilaxi eta prebentzio neurriak hartu ditu kutsadura gehiago egon ez dadin.

Agerraldiaren sortzaileaz (isolatuta dago) eta langileez gain, inor gehiago ez da gaixotu ospitalean.

‘Sarna norvegiarra’k dermatitis moduko bat eta hazkura eragiten ditu. Gaixotuei tratamendua jarri diete, eta prebentzio neurriak hartu dituzte horiekin harremana izan dutenekin (senideak eta beste langileak).