Udalinforen arreta zerbitzuko makina berria aurkeztu dute Donostian

0

Donostiako Udalak tramiteak modu errazean egiteko martxan ipini diren hiritarren arretarako lehenengo makinak erakuktsi ditu.

Autogestio zerbitzu hau jarrita dago jada Udaletxeko eta Morlanseko bulegoetan eta erabilgai egongo da astelehenetik ostiralera 9:00etatik 20:00etara tramiteak modu errazean egiteko.

Hasiera honetan, makinetan tramite bakarra egongo da eskuragarri: erroldaren agiria. Hau da hiritarrek gehien erabiltzen duten tramitea, Udalinfon egiten diren guztien %40a gutxi gorabehera.

Hurrengo hilabetetan tramitazio eta funtzionalitate berriak gehituko dira: dokumentuen eskanerra paperezko dokumentazioa eskaneatu eta erregistratu ahal izateko, NAN eskanerra pertsonaren nortasuna identifikatzeko, USB sarrera dokumentu digitalak erregistratu ahal izateko, banku txartel irakurgailua ordainketak egin ahal izateko, barra-kode irakurgailua ordainagiriak eta bestelako dokumentuak identifikatzeko edo inprimagailua dokumentuak paperean inprimatzeko.

Hasiera batean, makinetan tramiteak egitera hurbiltzen diren herritarrei laguntzeko Udalinfoko langileak egongo dira 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara astelehenetik ostiralera. Honetaz gain, Arroka kalean aurrerago irekiko diren bulegoetan ere beste makina berri bat jarriko da.