PRUEBA
Hondarribiko Arraun Elkarteko 50. urteurrena dela eta, larunbatean arraunlarien Ttopara ospatu zuten giro onean.
Historian zehar Hondarribian arraun egin duten kirolari guztiei eta, halaber, urte hauetan guztietan zuzendaritza batzorderen batean parte hartu duten lagunei zuzendutako topaketa eta senidetze eguna izan zen.
Eguna 10:30ean hasiko zen elkarteko instalazioetan elkartuz. Prest agertzen ziren guztiek traineruan, lemazainarekin zortzikoan… eta abarretan, elkarteak beraien esku jarri zituen ontzietan arraun egin ahal izango zuten.
12:00etan elkartean bertan, hamaiketakoa egin zen Beranduago, 14:30ean, senidetze bazkaria ospatuko zen Beko Errota jatetxean.