‘Brexit’a urtarrilaren 31ra arte atzeratzea erabaki du Europar Batasunak

0
PRUEBA

Europar Batasuneko 27 herrialdeek brexit-a urtarrilaren 31ra atzeratzea onartu dute azkenean.

Beraz, Boris Johnson lehen ministro britainiarrak egindako eskaera onartua izan da.

Donald Tusk Europar Batzordeko presidenteak Twitterren argitaratu duenez, «Erresuma Batuak egindako eskaera, alegia, brexita 2020ko urtarrilaren 31ra atzeratzea, onartu dute 27ek».

Europar Batasunak Erresuma Batuaren oniritzia jaso nahi du prozedura hori abiatu aurretik, baina datozen 24 orduotan lortuko omen dute.