Donostia «Tourism Expo Japan azokan izan da

0

Azken egun hauetan Donostia Turismoak Osakan egin den Tourism Expo Japan azokan bere stand eta guzti.

130 herrialde baino gehiagotako 1500 erakusketari eta profesionalek zein bidaiariek egindako 200.000 bisita inguru jasoko ditu azokak.

Japoniako merkatuak bilakaera adierazgarria izan du; izan ere, Euskadirekiko eta, batez ere, Donostiarekiko duen interesa gero eta handiagoa da eta horren erakusgarri dira datu hauek: 2010ean 5.881 ostatu-gau egin ziren eta, aurten, oraingoz, kopuru hori sei aldiz handiagoa da: 30.080 ostatu-gauekoa.

Gehien bisitatzen gaituzten herrialdeen sailkapenean, 13. postutik 6. postura igaro da Japonia AEBren, Frantziaren, Erresuma Batuaren, Alemaniaren eta Australiaren atzetik, eta tradizioz gehiago bisitatzen gintuzten beste herrialde batzuk gainditu ditu: Italia, Herbehereak, Irlanda, Portugal edo Belgika, adibidez.

Tourism Expo Japan azoka hiria sustatzeko eta turismoaren sektoreko profesionalen artean harremanak egiteko eta akordioak adosteko toki ezin hobea da. Donostia Turismoko ordezkariek Japoniako eta nazioarteko bidaia-agentziekin hitzordu ugari adostu dute eta profesionalei zuzendutako hainbat workshop eskainiko dituzte. Horietan, Donostiaren turismo-posizionamendua, turismo jasangarria eta turismogunearen oreka, kalitatea eta benetakotasuna oinarri dituena, eta 5 ardatz estrategiko hauetan kokatuta dagoena, ezagutaraziko dute: kultura, gastronomia, kirol, premium eta kongresuen inguruko turismoa.