Donostiako Udaleko aurrekontu berria 2019koa baino %7,5 txikiagoa da

0

Donostiako Udaleko 2020ko aurrekontu kontsolidatua aurreko urtekoa baino %7,5 txikiagoa izango dela azaldu du Eneko Goia alkateak.

Arrazoia gehienbat dela Anoetako Estadioaren lanen amaiera dela adierazi du. Horren ondorioz, kapital-gastua nabari gutxitu da eta 115 milioi eurokoa izatetik 69 milioi eurokoa izatera pasa da. Hala ere, gizarte-gastua handitu da eta martxan dauden proiektuak zein proiektu berriak egiteko inbertsioak aurreikusten dira.

Eneko Goiak eta Ogasun eta Finantzetako zinegotzi Jaime Dominguez-Macayak aurrekontu-proiektuaren ildo nagusiak aurkeztu dituzte. Eta proiektua bihar onartuko du Tokiko Gobernu Batzordeak, eta ondoren, Ogasun batzordean aurkeztuko da.