Atzo arratsaldean 23 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Gipuzkoako hiriburuan, marihuana-kukuluak eta doitasun-balantza bat hauteman ondoren.
Arratsaldeko zortziak baino lehentxeago, Altza auzoan herritarren segurtasunerako lanetan ari zen Donostiako Ertzain-etxeko patruila batek barruan hiru pertsona zituen auto bat ikusi zuen bertako kale batean geldituta. Polizia ikustean, atzeko aldean zegoen pertsona bat makurtu egin zen ezkutatu nahian ariko balitz bezala, eta gidariak berehala jarri zuen autoa martxan bertatik alde egiteko asmoz.
Autoan zihoazen bidaiarien jarrera susmagarria ikusita, patruilak geldiarazi egin zuen eta hiru bidaiariak identifikatu zituen. Patruilak egiaztatu ahal izan zuen autoaren atzeko aldean, eserlekuan eta lurrean zabalduta, marihuana-kukuluak, kopuru esanguratsua, eta doitasun-balantza bat zeudela. Salgaia atzeko aldean zihoan gaztearena zela egiaztatu ondoren, atxilotu egin zuten drogarekin trafikatzea leporatuta. Jarraian, arrastatua polizia-egoitzara eraman zuten dagozkion eginbideak egiteko, epailearen aurrera eraman baino lehen.