Eusko Jaurlaritza iktusa duten gaixoei laguntzeko plan bat prestatzen ari da. Gaixotasun hau da, gaur egun, emakumeen heriotza-eragile nagusia.
Nekane Murga Osasun sailburuak gaixotasunaren detekzio goiztiarraren garrantzia nabarmendu nahi izan du, pronostikoa hobetzen laguntzen baitu.
Horretarako beharrezkoa da herritarrek sintomak identifikatzen jakitea, hala nola besoan, hankan edo aurpegian indarra edo sentikortasuna bat-batean galtzea, ikusmen osoa edo partziala galtzea edo hizketan galera edo zailtasuna. Horietakoren bat izanez gero, lehenbailehen 112ra deitzea gomendatzen da.