Bazter Fest topaketak emakumeek hip hop-ean duten ikusgaitasuna bultzatuko du Bilbon

0

Larunbat honetan emakumeen hip hop-ari buruzko Bazter Fest programaren bosgarren edizioa ospatuko da Bizkaiko hiriburuan.

Bilborockeko ohiko agertokia berreskuratuko du, eta arratsaldeko 18:30etik aurrera lau kontzertu egingo dira bertan. Kontzertu horietan euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, valentzieraz eta arabieraz rapeatuko da, Ziztada bilbotarrarekin, Eskarniarekin (Malaga), JazzWomanekin (Valentzia) eta familia palestinarra duen eta “Hip Hop arabiarraren Lehenengo Dama” izenez ezagutzen den Shadia Mansour Londreseko artistarekin. Jarduerak sarrera librea izango du, leku guztiak bete arte.

Bazter Fest 2015ean sortu zen, Ibaiondoko barrutian dauden kultur eta gizarte arloko ekimenak ezagutarazteko eta bultzatzeko eta emakumeek hip hopean duten lekua, lana eta ikusgaitasuna sustatzeko xede bikoitzarekin. Izan ere, musika estilo hori osatzen duten artistek, gizonak gehiengoa diren munduan euren jarduera ikusgai bilakatzeko beharra konpartitzen dute.