Bilbon zazpi pertsona atxilotu dituzte iruzurrezko erroldatzeak egiteagatik

0
PRUEBA

Zazpi lagun atxilotu ditu Polizia Nazionalak Bilbon, iruzur eginez erroldatzeko ostatu-kontratuak faltsutzeagatik, hauen azken helburua Lanbideri iruzur egitea zela jakinik.

Atxiloketak urriaren 16an eta hil bereko 21ean, 22an eta 23an egindako bi operaziotan eman ziren. Bilboko Udalak irregulartasunak antzeman eta abisua eman ondoren hasi zen operazioa.

Ikertuek jarraitu zuten jarduteko modua ostatu-apopilo kontratu baten bidez erroldatzea zen, erabilitako etxebizitzen jabeen sinadura faltsutuz, eta azken horiek zer gertatzen zen jakin barik.

Operazioaren ideologoa pisuetako titularren filiazio-datuak lortzeaz arduratzen zen; ondoren, haren baimenik gabe, ostatu-apopilo kontratuak egiteko.

Gainera, 150 euro kobratzen zizkien gainerako inplikatuei erroldatze-izapideagatik, eta 50 euro gehiago hilero, erroldatuta zeuden bitartean.

Hori dela eta, pertsona horri, dokumentuak faltsutzearen ustezko delituaz gain, atzerriko herritarren eskubideen aurkako delituak egozten zaizkio.