Jaurlaritzak ikastetxeetako sarreretan tabakoa erretzea saihesteko ekimen bat sustatuko du

0

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak EAEko ikastetxeetako sarreretan tabakoa erretzea saihesteko ekimen bat ipiniko du martxan.

Zehazki, euskal udalerri batzuetako ikastetxeetan emango diote hasiera sentsibilizazio eta kontzientziazio egitasmo honi, esperientzia pilotu batekin.

Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak “Kerik gabeko herriak” izeneko ekimena aurkeztu du atzo Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean. Murgak azaldu duenez, tabakorik gabeko guneak esparru irekietara zabaltzea da horren helburua.

Hala, pertsona eta, bereziki, haur ugari biltzen diren guneetan, tabakoa erretzea edota zigarro elektronikoa kontsumitzea debekatu nahi du Jaurlaritzak, nahiz eta toki horiek aire zabalean egon eta legeak bertan erretzea baimentzen duen.

Sentsibilizazio programa berria EAEko udalerri batzuetako ikastetxeetan frogatuko dute, Hezkuntza Sailak bultzatuko duen esperientzia pilotu baten bidez.