Unai Rementeria ‘La última guardia’ dokumentalaren estreinaldian izan da

0

Jon Cortegosoren «La última guardia» luzemetrai dokumentalaren estreinaldian Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Unai Rementeria, eta Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatua, Ibone Bengoetxea, izan dira.

Proiekzioa Bilboko Azkuna Zentroko Auditorioan izan da eta 300 pertsona baino gehiago joan dira estreinaldira.

Ikusleen artean, 8 foru-parkeetako Bizkaiko Foru Aldundiko Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuko hainbat suhiltzaile egon dira, batzuek oraindik lanean dihardutela eta beste batzuk jada erretiroa hartuta daudela. Gainera, Gipuzkoako, Arabako eta EAEko hiru hiriburuetako suhiltzaile-zerbitzuetako ordezkariei, Ertzaintzako 112 Larrialdiak Zerbitzuko, Osakidetzako, Bizkaiko Gurutze Gorriko eta Bilboko Portuko kideei ere luzatu zaie gonbidapena, zerbitzu horiekin egunero-egunero dihardutelako lanean eta dokumentalaren barruan ere lanean agertzen direlako.

«La última guardia» dokumentalak Bizkaiko Urioste suhiltzaile-etxeko suhiltzaile baten, Javier Herrán, lanbide-ibilbidearen azken zatia erakusten du. Ondo prestatu eta koordinatutako talde baten gorabeherak erakusten ditu dokumentalak, bereziki erretiroa hartzear den eta erretiroa hartzeko unea saihestu edo atzeratu nahi duen suhiltzaile-etxe horretako kabo bitxienetako baten bizitza.