Asteburu honetan 48 ordutan errodatutako film laburren Zinebiexpress lehiaketaren 12. edizioa ospatuko da, Bilboko Udalak antotatuta.
Lehiaketa larunbatean, azaroaren 2an, irekiko da, goizeko 09:30ean Campos Antzokiko atarian, ekipoen izen ematearekin, eta une horretan jakinaraziko da lanen gaia, edizio bakoitzean ezustekoa eta desberdina.
ZINEBIk, EHU/UPVko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak eta Arte Ederren Fakultateak, IMVALek, Claro de Lunak, ECPVk eta Tartanga LHIIk antolatzen dute ZINEBIEXPRESS, eta ikasleek, talde teknikoek eta artistikoek parte hartu ahal izango dute. Talde bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du. Partaideek datorren larunbatean, eman ahal izango dute izena, goizeko 09:30etik 10:30era, eta talde bakoitzari pendrive bat emango zaio, egindako film laburra gordetzeko eta astelehenean, azaroaren 4an, 18:30etik 19:30era, entregatzeko antolatzaileei, Campos Antzokiko atarian bertan.