Daniel Zulaika, Donostiako Hiriko Gizarte Kontseiluaren lehendakari izendatu dute

0

Donostiako Gizarte Kontseiluaren presidente izendatu dute Daniel Zulaika, 2014. urtean Hiritar Merezimenduaren Domina jaso zuen bera. Hiriko aholkularitza-organo gorenenaren lehendakaria izango dena, Euskal Autonomia Erkidegoko HIESaren aurkako Planaren koordinatzaileae ere izan zen.

Era berean, Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialaren (COEGI) lehendakaria den Pilar Lecuona, Gizarte Kontseiluaren presidenteorde izango da legegintzaldi honetan. Zulaikak bezala, Lecuonak 2004. urtean Hiritar Merezimenduaren Domina jaso zuen COEGI-k Donostiaren alde egiten duen lanarengatik.

Plan Estrategikoaren Lan Batzordeko 2 kide berriak, aldiz, Gizarte Kontseiluaren hurrengo saioan hautatuko dira.Udalan ospatutako gaurko bileran, Eneko Goia alkateak, Pedro Miguel Echeniqueri, azken legealdian Gizarte Kontseiluko presidente izandakoari, eskerrak eman dizkio egindako lanagatik eta esfortzuagatik.