Deustuko Unibertsitateak medikuntza gradua eskaintzeko baimena jaso du

0

Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak Deustuko Unibertsitateari medikuntza gradua eskaintzeko behar zuen azken baimen ofiziala eman dio.

Beraz, datorren ikasturtetik aurrera Deustuko Unibertsitateak Medikuntza gradua eskainiko du. Denera 80 ikasleentzako lekua eskainiko du, eta Bizkaiko campusean eskainiko dituzte eskolak.

Izan ere, gradua ikasturte honetan hasteko asmoa zuen Deustuko Unibertsitateak, baina Unibasqek egindako eskaera batzuk tarteko, atzeratu egin behar izan zuen.

Unibertsitateak ohar batean azaldu duenez, iaz 700 bat eskaera jaso zituen. Erakunde akademikoaren esanetan, aukeratuta ditu 29 irakasle eta izenpetuta praktikaldia egiteko hitzarmenak 11 ospitale pribaturekin.

Bilboko campuseko eraikin berri batean (900 metro koadro) emango dituzte eskolak.