DonostiaINN-ek I68 eta Naru Intelligence saritu ditu

0

I68 eta Naru Intelligence izan dira DonostiaINN Sarien laugarren edizioko irabazleak.

I68 enpresa finkatutako enpresen kategorian izan da garaile eta Naru Intelligence enpresa gazteen kategorian, berrikuntzaren alde egindako apustuarengatik, euren ikuspegi orokorrarengatik eta hiriarekin duten loturarengatik.

Ernesto Gasco Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak azaldu zuen bezala, “gure hiria berritzen duten Donostiako enpresa gazteak saritzea eta nabarmentzea, eta baita euren negozio ereduari berrikuntza ekarri dioten eta ekonomia berri hura haztearen alde egiten duten ibilbide luzeko enpresak ere, zalantzarik gabe, Berrikuntzaren Asteko ekitaldi nagusienetariko bat da.