Donostiak kafe kapsulak birziklatzeko edukiontziak banatuko ditu

0

Donostiako biztanleei etxeko edukiontzi bana emango zaie dohainik dosi bakarreko kafe kapsulak birziklatzeko. Asmoa da ibilbide jasangarri bat eta teknologia berri bat sortzea kapsulak birbalorizatzeko, produktuen bizi-zikloa kontuan harturik; hartara, aurkitutako irtenbideak gure eskualdeko ekonomia zirkularraren parte izan daitezen.

Dosi bakarreko kapsulen osagaiak plastikoa, aluminioa eta kafe hondarrak dira. Proiektu horri esker, urtean 4350 kilo lortuko direla zenbatesten da. Azaroan, birziklatzeko edukiontziak instalatuko dira Altza eta Intxaurrondo auzoetan kokatutako 26 edukiontzietan, eta abenduan hasiko da bilketa. Abenduko eta urtarrileko kapsula-bilketarekin, etxeko lehen potoak ekoitziko dira.

Gune Publikoko zinegotziak, Marisol Garmendia-k, “hiritarrak kontzientziatzea oso garrantzitsua da, batez ere donostiarrak. Birziklatzeko eta bidezko transformazioarekin zaborrontzira joan ordez beste behar batzuetarako erabil daitezkeen materialak berrerabiltzea bultzatu behar da. Plastikoen arazoa geroz eta handiagoa da, guztion eskuetan dago euren inpaktu kutsakorra txikiagotzea. Ekimen hau Espainia mailan lehen aldiz Donostian estreinatzen da, eta aurrerapauso handia da iraunkorragoa eta klima aldaketaren aurkako borrokarekin konprometituago izango den lurralde bateruntz.

Bi edukiontzi mota desberdin gehitzea aurreikusten da: alde batetik, buzoi antzeko bat, kapsulak biltzeko, 120 litroko edukierakoa, dagoeneko Donostian banatuta dauden landare olioaren bilketarako edukiontziei katigatua;
eta bestetik, etxeetarako, poto txiki bat sortuko da, bi litroko edukierakoa, kontsumitzaileei balioko diena beren kapsula erabiliak bertan gorde ditzaten, eta gero, edukiontzi publikora eraman ahal ditzaten.

Kafe kapsula horien bilketari esker, 79.091 kilo kafe-hondar bilduko direla zenbatesten da. Ekograsek aukera eskaintzen du kafe-hondarrak balorizatu eta perretxikoen substratu bat lortzeko, eta horrela, etxeko auto-hazkuntzako kit bat egiteko. Perretxikoen substratuak, ordea, bestelako produktu bat ere aurkez dezake: poltsa berezi batzuk ere ekoitz litezke, 15 edo 20 kilokoak, eta horrela, eskala handiko ekoizpen bat garatu.