Alberto Garcia Erauzkinek astearte honetan Euskalteleko presidente kargua utzi ondoren, Xabier Iturbek hartuko du bere tokia, konpainiaren Administrazio Kontseiluak aho batez erabakia hartu ostean.
Erauzkin 2000. urtean iritsi zen Euskaltelera. Besteak beste, zuzendari nagusi eta presidente exekutibo karguak izan ditu, eta berak atera zuen konpainia burtsara. Euskaltelek enpresari egindako ekarpena eskertu dio.