Donostiako enplegu-planek 196 kontratu sortuko dituzte

0

Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak susustatutako aurtengo tokiko enplegu-planen programak langabezia-egoeran dauden pertsonentzat 196 kontratu sortuko ditu.

Gainera, autoenplegurako proiektuak hasten dituzten beste 30 pertsonak Lanbidetik guztira 55.875 euro jasoko dituzte: 16.000 € aholkularitzarako eta laguntzarako, eta 39.875 € pertsona sustatzaileentzat.

Eneko Goia alkateak eta Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, Donostia-San Sebastiángo enplegua sustatzeko tokiko ekintzen helburuak aurkeztu dituzte. Zifra horien barruan, udalerriaren edo tokiko enpresen bidez kontratazioetan enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntza bereziek Lanbidek emandako 1.495.026,55 euroko dirulaguntza dute; haren bidez, 192 kontratu sustatuko dira.