Gidatzean eskuko telefonoa erabiltzea saihesteko kanpaina hasi du Bilboko Udaltzaingoak

0

Gaurtik azaroaren 10era arte Bilboko Udaltzaingoak gidariek telefono mugikorra eta bestelako dispositibo elektronikoak erabiltzen ez dituztela kontrolatzeko kanpaina berezia egingo du.

Kanpaina Euskadiko Bide Segurtasun eta Mugikortasunerako Plan Estrategikoaren barrukoa da, bide-segurtasunean arriskua sor dezaketen jokabideak zuzentzeko asmoz.

Udaltzaingoak batez beste lau kontrol egingo ditu egunean kanpainak dirauen zazpi egunetan, bolantean arreta galarazten duten jarrerak saihesteko, hala nola, errepidean telefono mugikorra, GPSa eta bestelako dispositibo elektronikoak erabiltzea.

Ondotxo egiaztatuta dagoenez, gidatzen eskuko telefonoz hitz egiten duen gidariak ez ditu identifikatzen zirkulazioko seinaleen eta argibideen %40, batez besteko abiadura %12 jaisten du, eta edozein ezustekoren aurrean erreakzionatzeko ahalmena ere murriztu egiten zaio.