Global Innovation Dayn sei proiektu aurkeztu dituzte

0

Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren XIX. Astea inauguratu duen Global Innovation Dayn Asimob, Biotech Foods, Graphenea, Naiz Fit, Polimerbio eta The Art of Discovery berrikuntza disruptiboko proiektuak aurkeztu dira.

  • Asimobek sentsorikaren bidez errepideko istripuak zorrotz gutxituta pertsonen bizitzak nola salbatu azaldu du.
  • Biotech Foodsek jateko haragiaren laborategia sortu du eta horren bidez, animaliak hiltzea ekiditen da eta klima-aldaketa geldiarazten lagun dezake.
  • Grapheneak etorkizuneko materialak, grafenoak, eskaintzen dituen aukerak erakusteaz gain, erabilera hedatzeko negozio-eredu berriaren alde egindako apustua azaldu du.
  • Naiz Fiten bidez zehatz-mehatz ikus daiteke arropak nola geratuko liratekeen horiek jantzi behar dituzten gorputzetan. Hala, pertsonen itxura hobetuko litzateke. 
  • Polimerbiok eskaintzen duen produktuak erabat hobetzen du pertsonen bizi kalitatea. Izan ere, kirurgia-ebakuntzen kopurua gutxitzen du polimero bioxurgatzaile bati esker. Gizakiaren gorputzean ezarri ondoren, ez da beharrezkoa hori erauztea.
  • The Art of Discoveryk adimen artifiziala erabiltzen du medikamentu berrien aurkikuntza bultzateko. Botika hauek gaizotasun katastrofikoak sendatzen dituzte eta zahartzaroa baretzen dute.

Global Innovation Dayren aurtengo edizioan aurkezteko Innobasquek jaso dituen berrikuntza disruptiboko 50 proposamen baino gehiagoen artean, aipatutako horiek sei baino ez dira. Presidenteak, Manuel Salaverriak, aipatu duenez, “ez diogu muzin egiten lehendik dagoenari bilakaera eta hobekuntzak gehitzen dizkion berrikuntza inkrementalari. Baina orain arte lehiakorrak eta oso eragingarriak ziren enpresak berrikuntza inkrementala dela eta ezin susmatuzkoak ziren lehiatzaileek ustekabean harrapatzen dituztela ikusi dugu. Berrikuntza disruptiboena, merkatu-proposamen berriak ahalbidetzen dituena, ezinbestekoa da lehiakortasunerako”.