‘Sortutakoak’ programak deialdia ireki du

0

Gipuzkoan dantza-proiektu berriak sortzea, garatzea eta dibulgatzea helburu duen ‘Sortutakoak’ programak hamabosgarren edizioaren deialdia iragarri du.

Bere baitan hartzen ditu diru-laguntza bat, egonaldi bat Dantzagunearen Errenteriako gunean, eta proiektuaren aurkezpena, egile bakoitzak eta Gipuzkoako Dantzaguneak batera aukeratutako formatuan. Dantzaren eremuan egindako sorkuntza eta ikerkuntza proiektuek har dezakete parte Sortutakoak 15en, eta edizio honetan lau proiektu aukeratu dira

Proiektuak aurkezteko epea 2019ko urriaren 31tik azaroaren 22ra dago irekita. Sortutakoak 15en parte-hartzeko, proiektua aurkezteko txostena eta aurkezpen-bideoa bidali behar dira, izen-emate orriarekin batera, ondorengo helbidera: dantzagunea@gipuzkoa.eus.