2020an 576 milioi euroko aurrekontua izango du Bilbok

0
PRUEBA

Datorren urtean Bizkaiako hiriburuak izango duen aurrekontua aurkeztu du Juan Mari Aburto alkateak.

2020ko ekitaldirako Aurrekontuen Proiektua, 576,3 milioi eurokoa izango da, aurtengoa baino % 2,5 handiagoa. Aurrekontuen Proiektua ezohiko Gobernu Batzordean onetsi eta Bilboko Udaleko talde politikoen aurreko Informazio Batzordean aurkeztu ondoren, Bilboko Alkatea komunikabideen aurrean agertu da Marta Ajuria Ogasun Zinegotziarekin batera, datorren urterako udal kontuen ildo nagusien berri emateko.

Hartara, pertsonak, auzoak eta jarduera ekonomikoaren bultzada helburutzat hartuta eta 2020a ere zorrik gabe amaitzeko konpromisoari lotuta, Bilboko Udalaren Aurrekontuen Proiektuak 37,7 milioi euro bideratuko diru auzoak garatzera, eta 82,5 milioi euroko guztizko udal inbertsioari esker, hiri osoaren intereseko 40 proiektu inguru eta Parte-Hartze bidezko Aurrekontuan lehenetsitako herritarren 10 proposamen gauzatuko ditu.