Berdintasun planak egiten dituzten enpresentzai zuzendutako laguntzak handitu ditu Emakundek

0
PRUEBA

Emakumearen Euskal Institutuak, Emakundek, urtero egiten duen deialdiaz gain, 160.000 euroko laguntzen ezohiko deialdia egin du berdintasun diagnostiko eta planak egiten dituzten enpresei zuzentzeko.

Era berean, 2020ko ekitaldirako, 200.000 eurora igo du laguntzen zenbatekoa.

Orain arte, 250 langile baino gehiago zituzten enpresentzat zen derrigorrezkoa bakarrik berdintasun plan bat negoziatzea. 2020ko martxoaren 7tik aurrera, ordea berdintasun plan bat izan beharko dute 150 langile baino gehiago dituzten enpresek, 2021eko martxoaren 7tik aurrera 100 langile baino gehiago dituztenek eta 2022ko martxoaren 7tik aurrera 50 langile baino gehiago dituztenek.