Donostia Turismoak World Travel Market azokan hartuko du parte

0

Basquetourren eskutik, Donostia Turismoa Londreseko World Travel Market azokan izango da.

Alboan bazkide diren hainbat agentzia eta enpresa izango du: Basque Experience, Chillida Leku, Mimo Food, Donostyle eta Petritegi, besteak beste.

Donostiako turismo-erakundeak Donostiaren turismo-posizionamendua, turismogunearen oreka, kalitatea eta benetakotasuna oinarri dituen turismo jasangarriarena ezagutaraziko du bertan. Posizionamenduaren funtsak 5 ardatz estrategiko hauek ditu: kultura, gastronomia, kirol, premium eta kongresuen inguruko turismoa.

Donostia Visit- Bizi 2017-2021 Gida Plana sustapen masibotik aldendu egiten da eta, kalitatezkoa eta jasangarria den turismoa sustatzeko asmoz, merkatu eta ardatz estrategiko argiak zehazten ditu. WTM azoka bat dator lan-ildo horrekin: Erresuma Batua da Donostiara bisita gehien egiten duen nazioarteko hirugarren merkatua. 2019ko urtarrila eta iraila artean, turista britainiarrek Donostian emandako gau kopurua 74.229 gauekoa izan da; hau da, aurreko urteko aldi berekoa baino % 2,19 handiagoa. Euskadiko Turismo Behatokiak argitaratutako datuen arabera, Erresuma Batuko bidaiariek gu bisitatzeko duten arrazoi nagusia City Break (ihesaldi edo egonaldi laburrak) eta Touring-a dira.