Enpresa espezializatu batek Kristinaeneko, Aieteko eta Miramarreko zuhaitzak aztertuko dituzte

0

Amelie ekaitza igaro ondoren zuhaitzen egoera zein den jakiteko enpresa espezializatu batek Kristinaeneko, Aieteko eta Miramarreko zuhaitzen egoera aztertuko dute, parkeak berriz iriki aurretik.

Gune Publikoetako zinegotziak, Marisol Garmendia sozialistak, honako hau adierazi du: “Udalak duen protokoloak parke horiek jendearentzat ixtea ezartzen du, eguraldiak hala eskatzen badu, bereziki haize bortitzak badira. Sakon aztertu behar da zuhaitzen egoera parkeak berriz ireki aurretik, pertsonen segurtasuna bermatzeko. Zorionez, denboraleak ez die kalterik eragin pertsonei”.

Tecnigram enpresako teknikariak Donostian daude parkeetan ikuskapen hori egiten, horietako batzuetan zuhaitzak erori baitira, Kristinaenea parkean esaterako.

Larunbatean Donostian izandako ekaitz gogorrak ehun bat zuhaitzi egin zien kalte”, adierazi du Garmendiak. “denboraleak 59 tamariz eraitsi edo hondatu ditu, eta kendu egin behar izan dira.”

Gune Publikoetako zinegotziak nabarmendu du Udalaren garbiketa zerbitzuek, parke eta lorategiek, suhiltzaileek eta udaltzainek igandean egindako lana. Izan ere, azken bi horiek hartu zuten hiriari itxura normala itzultzeko ardura.