Siemens Gamesa taldeak 600 langile langile arteko murrizketa egingo du

0

Siemens Gamesa konpaniak datozen bi urteotan 600 langile kanporatzeko asmoa du.

Konpainiak astearte honetan aurkeztu ditu 2019ko urte fiskalari dagozkion emaitzak (bikoiztu egin ditu irabaziak), eta urteko kontuen berri eman du prentsa-ohar baten bidez; langileen murrizketak, funtsean, lurreko eolikoaren negozio-unitateari eta arlo korporatiboei eragingo die.

Haize-sorgailuen fabrikatzaileak azaldu duenez, murrizketa lehiakortasuna handitzeko helburua lortzeko egingo dute, «epe luzerako lidergo eta hazkunde errentagarria ziurtatzeko, industria aldakor batean bezeroen beharrei erantzun ahal izateko».