Urrian langabeziak %1,5 egin du gora Euskadin

0

Migrazio eta Gizarte Segurantzako Ministerioak argitaratutako datuen arabera, langabeziak %1,5 egin du gora urrian Euskal Autonomia Erkidegoan.

Hortaz, guztira, 147.199 langabe daude Hego Euskal Herrian: 115.341 EAEn eta 31.858 Foru Erkidegoan.

Euskadin, aurreko hilabetean baino 1.707 langabe gehiago zenbatu dituzte; Nafarroan, berriz, 1.421 gehiago.

2018ko urriko datuekin alderatuta, hala ere, langabeziak behera egin du EAEn; izan ere, iaz hilabete horretan baino 7.074 langabe gutxiago daude, hau da, % 5,78 gutxiago. Nafarroan ere egin du behera langabeziak urtebetean: 1.320 langabe gutxiago daude, % 3,98 gutxiago.

Gizarte Segurantzan afiliatuta dauden langileei dagokienez, Ministerioak jakitera eman du 2019ko urrian 978.175 afiliatu zeudela Euskadin, eta 291.465 Nafarroan. Iraileko datuekin alderatuta, % 1,73ko gorakada izan da EAEn (16.593 afiliatu gehiago), eta % 0,91koa Foru Erkidegoan (2.641 afiliatu gehiago).