Azaroaren 8tik 30era bitartean Bizkaia Frontoian Andrazkoen esku-pilotako II. Bizkaia torneoa jokatuko da.
Hala, Bizkaiko Aldundiak sendotu egin nahi du emakumezkoen kirolaren alde egin duen apustua.
Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatuak txapelketaren bigarren edizioaren xehetasunak azaldu ditu gaur arratsaldean, eta ondoan izan ditu torneoan parte hartuko duten pilotarietako batzuk.
Izan ere, diputatuak baieztatu duenaren arabera, Aldundiaren erronketako bat da emakumeek kirolean presentzia izatea eta horregatik egingo da aurten bigarren aldiz Andrazkoen Bizkaia torneoa. Esan du pilotariek kirolaren arloko lan-kontratua izango dutela parte hartzeko, iazko edizioan bezala.
Diputatuak nabarmendu duenez, txapelketan kalitate handiena eta berme guztiak ziurtatuko dira, eta eredu izango da egunero jokalekuan onena emateko ahalegina egiten duten emakume pilotari guztien eragile gisa. Erantsi du beste emakume eta neska askorentzat estimulua izatea nahi dutela, pilotari hauen bideari jarrai diezaioten eta emakumeen artean esku-pilotan aritzeko zaletasuna gero eta zabalagoa izan dadin.