2019ko Koska Saria irabazi du Bilboko Uriko Pop-Rock Lehiaketak

0

Bilboko Uriko Pop-Rock lehiaketak 31 edizio gazteek osatutako musika taldeei laguntzeagatik «Koska Saria 2019» jaso du.

Saria ematea epaimahai espezializatu batek erabakitzen du, eta, oraingo honetan, aitortu du 18 eta 35 urte bitarteko gazteek osatutako musika-banden talentuari emandako laguntza eta hura jakitera emateko egindako ahalegina, talde horiei jotzeko eta beren sormena lantzeko leku bat eskaintzen dielarik. Aurten, Bilboko Uriko Pop-Rock lehiaketak 31. edizioa ospatu du.

Bigarren urtea erreskadan da Koska Sariak ospatzen direna; Musika Master tokiko musika sustatzeko programak eta Vinilo FM Rock and Roll musika-irratiak antolatzen dituzte. Sariek hainbat kategoria dituzte: zabalkundea, ibilbidea, ezaguna bihurtzen ari den taldea, jotzeko lekurik onena, rock diskorik onena, zuzeneko onena duen rock taldea eta rock talderik onena.

Lehenengo hiru kategoriak epaimahai espezializatu batek erabaki ditu, eta zuzeneko onena daukan rock-bandarentzako KOSKA SARIAren irabazlea jendeak hautatu du, Vinilo FM eta Musika Masterren sare sozialen bitartez. Gainerako hiru sariak, berriz, Musika Masterren datu-basean izena emandako Bizkaiko bandek hautatu dituzte.