Donostian Mugikortasun Agenteen eta Abegi Etxeko Zaintzaileen lan poltsak eratuko dituzte

0

Gaurtik azaroaren 15era arte Donostiako Udalak Mugikortasun Agenteen eta Abegi Etxeko Zaintzaileen lan poltsan parte hartzeko epea ireki du.

Hautapen prozesuetan parte hartu ahal izateko bigarren hizkuntza eskakizuna edo baliokidea egiaztatuta izatea beharrezkoa da eta ariketa teorikoak gainditzea

Mugikortasun Agenteentzako froga ariketa teoriko bat izango da, bi zatiz osatua; bat, hiriko kale izendegiari buruzkoa eta, bestea, oinarrietan zehazten den gai zerrendari buruzkoa. Abegi Etxeko zaintzaileei dagokienez, zerrendako gaiei buruzko ariketa teoriko bakar bat izango da. Bietan, aukera anitzeko galdera sorta bati erantzuten saiatuko dira.

Lehengo lan poltsei atxikiko zaizkie poltsa berriak, eta zerrendako pertsonei deitzeko erabiltzekoak dira, puntuazio hurrenkeraren arabera, etorkizunean sortu daitezkeen lan premiei erantzuteko.

Oraindik data zehatzik ez dagoen arren, aurreikusita dago Mugikortasun Agenteen probak eta Abegi Etxeko Zaintzaileenak azaroaren azken astean edo 2019ko abenduaren lehenengo astean izango direla.

Deialdiei buruzko informazio guztia udal webgunean eta iragarki taula ofizialetan argitaratuko da.

Udalak gogorarazi nahi du, herritarrak webgunearen bitartez udal gaurkotasun-albisteetara harpidetu daitezkeela. Harpidedunek sms edo posta elektroniko bidez argitaratzen diren berriak jasoko dituzte.