‘Eskubide kulturalak’ argitalpena argitaratu dute

0

‘Eskubide kulturalak’ izeneko txostena kalean da jada. Honek lau kapitulu ditu, eta epilogo bat, konklusio moduan. Lehenengo kapitulua eskubide kulturalen historiaren laburpen bat da. Bigarrenak esparru teorikoa definitzen du: nola eraikitzen diren, nola ulertzen diren eta zeintzuk diren haien oinarriak. Hirugarrenak bizitza kulturalean parte hartzeko eskubidea jorratzen du, eskubide multzoaren funtsezko ardatza izaki. Laugarrenean aztertzen da eskubideok zer-nola aplikatu kultura-politiketan.

Amaitzeko, dekalogo bat ematen da, eskubide kulturalak gauzatu ahal izateko kontuan hartu beharreko funtsezko elementuak biltzen dituena. Kulturaren Euskal Behatokiak gai honen inguruan egindako lehenengo txostena da. Hala ere, beste ikerketa batzuk ere erabili dira eskubide kulturalei buruz testu honetan ematen den ikuspuntua osatzeko; esaterako, Kultura eta jasangarritasuna, Umeak ere kulturazale, Kulturaren eta pobreziaren arteko erlazioa eta Kulturaren balio publikoa.