Juan Mari Aburtok Alemaniako enbaxadoreari harrera egin dio

0

Bilboko alkatea, Juan Mari Aburto, Alemaniako Enbaxadore den Wolfgang Dold-ekin elkartu zen atzo arratsaldean.

Haiekin batera izan ziren Michael Voss, Alemaniaren Bilboko Ohorezko Kontsula, eta Florian Szamocki, Alemaniaren Madrilgo Enbaxadako Gai Politikoetarako Lehen Idazkaria.

Juan Mari Aburto Alkatearen nazioarteko harremanen ohiko agendaren barruan antolatutako topaketa honetan, egungo ordezkaritza diplomatiko alemanak argi utzi du gertuko harremanak mantendu nahi dituela Bilboko Udalarekin, gure hiriaren eta Alemaniaren artean dauden era askotako harreman estuak sendotzen laguntzeko.

Wolfgang Hermann Dold (Arlington, Virginia, AEB, 1958), ezkondua eta hiru seme-alabaren aita, Zuzenbidean lizentziatu zen eta bere ibilbide politiko eta diplomatiko luzean, erantzukizun goreneko karguak bete ditu Alemaniak Nepalen, Israelen, Hegoafrikan eta Grezian dituen enbaxadetan, baita Kanpo Harremanetarako Ministerio Federalean ere.

2018ko irailean, Dold Enxadadore karguaz jabetu zen Alemaniak Madrilen duen ordezkaritza diplomatikoan, Peter Tempel Enbaxadorearen lekukoa hartuz. Gaurkoa da Alemaniako Enbaxadore batek Bilboko Udaletxera egindako lehen bisita ofiziala 1996ko otsailaz geroztik, izan ere, orduko hartan, Josu Ortuondo Alkateak harrera egin zion Hening Weneger Enbaxadoreari, zeinek, urtebete geroago, barkamena eskatu zuen Alemaniako Gobernuaren izenean Gernikako bonbardaketagatik.