Gaur, osteguna, bi gizon atxilotu dituzte Barakaldon astelehen honetan emakume batek jasandako sexu erasoaren egileak direlakoan.
Biktimak atzo jarri zuen salaketa, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen ustezko erasotzaileak atxilotzeko asmoz. Hain justu, gaur goizean bi gizon atxilotu ditu polizia autonomikoak, eraso matxistaren ustezko egile gisa.
Barakaldoko mugimendu feministak erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu du gaurko, 18:00etan, Herriko Plazan.
Bestalde, Barakaldoko Udalak iragarri du herri akusazio gisa aurkeztuko dela auzian.
Amaia del Campo alkateak Zigor Kodea eguneratzeko eskatu du, «emakumeen aurkako delitu higuingarri horiek merezi duten zigorra jaso dezaten». Alkateak Bozeramaileen Batzordea deitu du, eta bertan adierazpen instituzional bat onartu dute, baita mugimendu feministak gaur arratsaldean deitutako elkarretaratzea babestu ere.