Audientzien estimulazio berritzaileari buruzko jardunaldia Getxon

0

Gaur bertan Erromoko Kultur Etxean Audientzien Estimulazio Berritzaileari buruzko jardunaldi bat ospatuko da.

Ikus-entzuleek zein toki hartzen dute kultura eta sorkuntza proiektuetan? Publiko berriak sortzeko espaziorik ba al dago? Kultura eta sorkuntza eskaria sustatzeko estrategiarik eraginkorrenak zein dira? Zein betebehar dauka berrikuntzak horretan? Eta haiek zein betebehar daukate gure berrikuntzan?

Karraskanek gai horien inguruko hausnarketa proposatzen du, erreferentziazko nazioarteko proiektuetara eta tokiko testuinguruan garatutako jardunbide onen kasuetara gerturatzeko jardunaldi batean.

Horrez bai, Kultura eta sorkuntza eskaria sustatzeko politika eta praktiken benchmarkinga (Getxoko kasuari helduz) txostena ezagutzeko aukera izango dugu.

Kultura eta sorkuntzako publikoekin lan egitearen inguruko ikuspegi desberdinak eskaintzen dituzten begiradak aztertzeko hitzordua izango da, ezinbesteko gaia baita gaur egun bai errotuko diren politika publikoak diseinatzeko, bai funtsezko proiektuak garatzeko.