Azaroaren 15ean Bilbok bat egingo du ‘Alkoholik gabeko munduko egunarekin’

0

«Alkoholismoa: geure burua hobeto zaintzen ikasiaz» jardunaldiaren bidez, datorren azaroaren 15ean Bilboko Udalak bat egingo du Alkoholik gabeko munduko egunarekin.

Jardunaldia Santutxuko Alkoholiko Errehabilitatuen Ekarteak antolatu du, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailarekin lankidetzan, eta datorren azaroaren 9an, zapatua, egingo da, 10:00etan, elkarteak Santutxuko Juan Guisasola kaleko 7an duen egoitzan.

Jardunaldiaren irekiera Yolanda Díez Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak eta Iñaki Aldamizetxebarria Komunitatearen Osasuneko Sailatalaren buruak egingo dute. Bestalde, Maria Perez Camargo, psikologoa eta Agintzari SCIS enpresako Mindfulnesseko irakaslea, arduratuko da lana koordinatzeaz eta dinamizatzeaz eztabaida taldeetan. Amaitzeko, iritzi-trukea eta topaketaren laburpena egingo dira.

Ohartarazteko eta ate irekietako jardunaldia da, herritar guztientzat, gogoeta eragiteko alkoholaren gainean eta pertsonei, familiei eta gizarteari dakarzkien arriskuez. Doakoa da, eta honako hauei zuzenduta dago: alkohol-mendekotasuna duten eta autolaguntzako taldeetan suspertzen diren pertsonei eta haien senideei; Bilboko udal-baliabideetan adikzioak gizarteratzeko prozesuetan dauden pertsonen kolektiboei; eta mendekotasuna duten pertsonak gizarteratzeko prozesuan parte hartzen duten Bilboko gizarte-erakunde edo -baliabideetako profesionalei eta boluntarioei.