Europako Batzordeak Espainia uste baino gutxiago haziko dela aurreikusi du

0

Europako Batzordearen aurreikuspen makroekonomikoaren arabera, Espainia bertako Gobernuak egindako aurreikuspenen azpitik haziko da.  Zehazki, 2019an %1,9 haziko da eta 2020an %1,5.

Udazkeneko aurreikuspen horien arabera, langabezia jaitsi egingo da, baina kasu honetan ere, apirilean iragarritakoa baino gutxiago:  % 13,9ra, aurten; % 13,3ra, 2020an, eta % 12,8, 2021ean.

Espainiako Gobernuak urrian kaleratutako aurreikuspenak % 2,1era murriztu zuen 2019rako hazkunde ekonomikoaren aurreikuspena, eta % 1,8ra, 2020koa. Defizitari dagokionez, 2019rako % 2an kokatu zuen, eta 2020rako, aldiz, bi hamarren jaitsi eta % 1,7an utzi zuen.

Europako Batzordearen arabera, ordea, % 2,5ekoa izango da 2019an. 2020rako % 2,2an kokatu du, eta Estatuko Aurrekontu Orokorrik ez egotea egin du horren erantzule. Izan ere, hauteskundeak errepikatu behar izan direnez, 2018ko aurrekontuen bigarren luzapena aurkeztu zion Espainiako Gobernuak Bruselari.