Ibai-Artek Mondravember mugimenduarekin bat egin du

0

Azaro honetan Ibai-Artek MOVEMBER mugimenduarekin bat egin du bere erakusleihoak biboteez apainduz eta mugimenduaren alde dirua biltzeko asmoz.

Azken urteetan Arrasaten MOVEMBER ospatzen da azaroan, Arrasateko Mondravember taldearen eskutik, gizonezkoen osasun gaietan kontzientziatu nahian, besteak beste, prostatako minbizia, barrabiletako minbizia, gizonezkoen depresioa eta gelditasun fisikoa eta aldi berean arazo hauen inguruan lan egiten duten erakundeentzako dirua biltzeko asmoz. Arrasatetik Arkaitz Carracedo CIC bioGUNEko ikertzaileari bideratuko da dirua, prostatako minbiziaren ahultasuna aztertzeko.

Hau dela eta, elkarteak bibotez jantziko ditu Arrasateko saltokiak oinezkoen arreta bereganatzeko, jendea sentsibilizatzeko eta norberak ahal duen eginean laguntzeko asmoz. Iniziatiba honetarako dirua jasotzeko, saltokietan itsulapikoak eta zozketa sortak ere izango dira bezeroen eskura.

Honetaz gain, Ibai-Artek Fair Saturday ekimena antolatu du azaroaren 30erako eta egun honetan jasoko den dirua Mondravember ekimenera bideratuko da.