Zinebiren 61. edizioa bihar inauguratuko da

0

Sekzio Ofizialean lehiatuko diren zazpi euskal film laburren emanaldiak eta omenaldi bikoitzak emango diote hasiera bihar Zinebi izeneko Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiari.

Omenaldi horretan edizio honetako Ohorezko bi Mikeldi emango zaizkie Claire Simon zinegile frantsesari eta Wang Bing zuzendari txinatar ospetsuari.

Sra. Polaroiska kolektibo artistikoaren (Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe, 2017ko Gure Artea Saria) esku egongo den ekitaldian zehar, ZINEBI 61ek, alde batetik, Claire Simonek Europako zine garaikidearen forma narratiboen eta estetikoen eta lengoaiaren berrikuntza erradikalaren alde egin duen apustua aintzatetsiko du. Gure garaiko zinemagile ospetsuenetakoa den eta munduko jaialdi nagusietan sariak lortu dituen Wang Bingi dagokionez, bere jatorrizko herrialdetik etorriko da Bilbora, zine garaikideko zinegile berritzaileenetako gisa aintzatesten duen saria jasotzera; izan ere, bere begirada guztiz originala da, eta horren bidez, aldi berean hunkigarria eta erabat objektiboa den eran, ahotsik gabeko jendea eta ahaztuta dagoen Txina hartan jende horrek bizirik irauteko aurrera daraman borroka erakusten jakin du.

Ohikoa denez, galaren amaieran, lehiaketan parte hartuko duten euskal film laburrak proiektatuko dira. 57 film laburrek hartuko dute parte ZINEBI 61eko Sekzio Ofizialean, 18 fikziok, 22 dokumentalek eta 17 animaziok.