Eguzki talde ekologistak Azkoitiako ibai ondoa obrako hondakinez bete dutela salatu dute.ç
Taldeak adierazi duenez, «Azkoitiko Altzibar kaleko fatxada bat berritzen aritu dira. Horretarako obrako edukiontzi bat erabili dute eta kale berean dago obrako hondakinak botatzeko. Kalea garbi mantendu dute, atzekaldeko ibai ondoa berriz zabortegi bihurtu dute».
Errua berritze lanak egin dituen enpresa eta etxejabeak dutela diote, baina baita ere Azkoitiako Udalak, horrela jokatzen uzteagatik.