Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gaur goizean Barakaldon astelehenean gertatutako sexu-erasoaren ustezko bi egileak epailearen aurrera eraman dituzte.
Astelehenean, azaroak 4, jazo zen eraso matxista, Barakaldoko etxe batean. Dena dela, biktimak asteazkenean jarri zuen salaketa, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen ustezko erasotzaileak atxilotzeko asmoz.
Hain justu, atzo goizean atxilotu zituzten eraso matxistaren ustezko egileak.
Barakaldoko mugimendu feministak, erasoa salatzeko elkarretaratzea egin zuen atzo, Herriko Plazan, eta ehunka herritarrek bat egin zuten erasoa gaitzesteko protestarekin.