Batera kultur proiektuak diru-laguntzaren bigarren deialdia abian jarri du

0

Oihaneder Euskararen Etxeak martxan ipini du Batera diru-laguntzaren bigarren deialdia.

Gasteizko gazteek kultur proiektuak aurkezteko aukera izango dute, eta antolatzaileek Crowdfunding egitasmo bat martxan jartzen laguntzeaz gain, 2.000€ko ekarpena egingo diete deialdian aukeratutako 3 proiekturi.  Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 7tik 2020ko urtarrilaren 7ra bitartean egongo da zabalik. Batera deialdiak Laboral Kutxa eta Vital fundazioaren babesa izango du; egiten duten ekarpenari esker, edizio honetan egitasmoak garatzeko aurrekontua bikoiztu egin da (guztira, 6.000€).

16-35 urte bitarteko gazte gasteiztarrei zuzenduta dago “Batera” deialdia, eta gazteen proiektu kulturalei bultzada ematea du xede, beren lengoaia rehabilita: internet bidez eta parte hartzea sustatuz. Azaroaren 7tik 2020ko urtarrilaren 7ra gazteek proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte. Edozein ideiak balio du euskaraz garatzekoa bada, eta kulturarekin zerikusia badu: liburu edo diska bat argitaratu, ekitaldi bat antolatu, APP bat sortu, bideo-jolas bat garatu, antzezlan bat sustatu… Aurkezten diren proiektu bakoitzak gutxienez 3.000€ko aurrekontua izan beharko du.

Jasotako proposamenen artean epaimahaiak 3 proiektu aukeratuko ditu, eta gazte horiei Crowdfunding egitasmo bat eta bere komunikazioa  antolatzen lagunduko diete. Behin Crowdfunding egitasmoa martxan izanik, Oihanederrek 2.000€ko ekarpena egingo die 3 proposamen irabazleei. Beraz, guztira 6.000€ zuzenduko dira: Laboral Kutxa eta Vital Fundazioaren babesa eta ekarpenari esker lortu da aurrekontua iazkotik bikoiztea. Azken bi erakunde hauek proiektu irabazle bana babestuko dute.

Oihaneder Euskararen Etxeak deialdia antolatzerako orduan, iaz bezala Itsulapikoa.eus plataformaren laguntza izango du. Elkarte honetako kideek iaz sortutako orrialde berezia erabiliko da aurten ere, eta bertan daude ikusgai deialdiaren oinarri orokorrak: www.itsulapikoa.eus/deialdiak/batera.